2018(e)ko martxoaren 27(a), asteartea

Kronika 27/03/2018

MARIA ZORROZA GERNIKARRA, EUSKADIKO ERDI MARATOIKO TXAPELDUN
Gernika Atletismo Taldeko Aitor Uriarte, hirugarren beteranoetan eta Eneko Zabala ere aurreko postuetan sartu zen Azkoitia-Azpeitia lasterketan


GAT
2018/03/27

Gernika Atletismo Taldeko Maria Zorrozak Euskadiko txapela lortu du erdi larunbat
honetan lehiatutako erdi maratoian, Azkoitia-Azpeitia lasterketan. Gernikarrak 1:22:18ko denbora egin zuen 21 kilometroko ibilbidea eta helmugan sartzean seigarren emakumea izan bazen, euskaldunik onena izan zenez txapela jantzi zuen.

Zorrozak lasterketa bikaina egin zuen Azkoitiatik Azpeitiarako bidean eta bataz beste kilometroa 3 minutu eta 54 segunduko abiadan egin zuen. Sasoi betean aurkeztu zen Azkoitiako irteeran aurreko astean, Donostian, 10 kilometroko lasterketan bigarren sailkatzetik zetorren eta, txapeldunorde.

Aitor Uriarte gernikarrak ere hanka onak dituela erakutsi du erdi maratoi honetan eta hirugarren sartu zen helmugan, gizonezko beteranoetan. 1:11:56an geratu zuen erlojua, kilometro bakoitza 3 minutu eta 25 segunduko abiadan egin zuen eta lehiatu zutenen mila lagun ingurutik 21. sartu zen helmugan. Lau postu atzerago, 25.ena, Eneko Zabala sartu zen 1:13:53 denborarekin eta bataz beste kilometro bakoitza hiru minutu t’erdian. Gernika Atletismo Taldeko beste bi ordezkari gehiago izan ziren lasterketa honetan: Ivan Gaspar eta Ibon Bilbao.

Erdi maratoiko irabazlea Mark Kiptoo keniarra izan zen. Ez zuen ordubeteko langa jaitsi (1:01:04), baina bataz beste kilometro bakoitza hiru minutu azpitik egin zuen. Lehenengo hamar atleten artean bost afrikar sartu ziren.

Musataditarrak, bikain Basauriko pistan Basauriko atletismo pistan, parte hartzeko libreko
frogetan, Gernika Atletismo Taldeko makina bat ordezkari lehiatu dira eta horietako batzuk marka pertsonalak ondu dituzte. 100 metroko sprintean, Garoa Musatadi 13:44an geratu zuen erlojua; 1.500 metrotan, Unai Lobato, Ibai Musatadik eta Uxue Aurrek euren markak hobetzea lortu zuten; amaitzeko, xabalina jaurtiketan, Irantzu Gonzalezek 20 metro eta 57 zentimetroraino jaurti zuen, Ibai Musatadik 29,32raino eta Beñat San Josek 24,62raino.

2018(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

KRONIKA 18/03/2018


GERNIKA ATLETISMO TALDEKO MARIA ZORROZA, EUSKADIKO TXAPELDUNORDE 10 KILOMETROTAN

Aitor Uriarte, gernikarra Euskadiko hirugarren beteranorik onena

GAT
2018/03/18

Maria Zorroza bigarrena sartu zen Donostian igandean jokatu zen 10 kilometrotako Euskadiko Txapelketan. Gernika Atletismo Taldeko kideak 37 minutu eta 25 segundutan bete zuen hamar kilometroko lasterketa eta denbora honi esker txapeldunorde da absolutuen kategorian.
Gizoneko beteranoetan, Gernikako taldeko beste ordezkari bat izan dugu goiko postuetan. Izan ere, Aitor Uriarte hirugarren sailkatu zen distantzia berean, 33 minutu eta 19 segunduko marka egin ondoren.



Marka pertsonalak pistan Durangoko atletismo pistan, parte hartzeko libreko frogetan ere ordezkaritza gernikarra izan dugu igandean. 200 metroko luzeran, 23 urte azpikoen kategorian, Garoa Musatadik bere denbora ondu du: igandera arte, 28 segundu eta 4 ehunenekoa zen bere marka eta orain 27 segundu eta 26 ehunenekoa. 800 metrotan, 20 urte azpiko mailan, Mikel Ibarra bost segundutan ondu du bere marka pertsonala eta 2 minutu eta 12 segundutan utzi du. Amaitzeko, 18 urte azpikoen 5.000 metrotan, Aitor Asturiasek minutu luze bat ondu du bere marka eta orain 18 minutu eta 37 segundutan utzi du.


2018(e)ko otsailaren 26(a), astelehena

KRONIKA 25/02/2018

UXUE AURRE ETA JONAN ASTURIAS GERNIKARRAK, EUSKADIKO TXAPELDUNORDE 800 METROTAN ETA PISU JAURTIKETAN


Gernika A.T.
2018/02/25

Gernika Atletismo Taldeko Uxue Aurre eta Jonan Asturias Euskadiko txapeldunorde dira junior kategoriako 800 metrotako lasterketan eta pisu jaurtiketan. Pista Estaliko Euskadiko Txapelketak jokatu dira asteburu honetan Donostian eta biak ala biak txapela etxera ekartzeko zorian izan dira.
Uxue Aurrek lasterketa ederra eta bizkorra egin ondoren erdietsi du bigarren tokia finalean, igandean. Bere denbora 2 minutu eta 30 segundutakoa izan da. Pisu jaurtiketan, Jonan Asturiasek 11metro eta 40 zentimetroraino jaurti du pisua, eta jaurtitzaile guztien artean bigarren markarik onena egin du.
Hirugarren domina lortzeko zorian izan dira Gernika Atletismo Taldeko ordezkariak, 1.500 metroko jubenilen finalean Unai Lobato laugarren sartu baitzen helmugan. Atleta gernikar gogor honek bere marka pertsonala ondu zuen Donostian, 4 minutu eta 22 segundutan gelditu baitzuen erlojua.


Bestalde, larunbatean Sagar Lasterketa izenarekin ezagutzen den froga burutu zen Hernanin eta hemen ere Gernika Atletismo Taldeko ordezkari Aitor Uriartek parte hartu zuen. 29 minutu eta 29segundutan bete zuen 9 kilometrotako ibilbidea eta laugarren postuan sartu zen helmugan. Beteranoen sailkapenean bigarren geratu zen Gernikako atleta adoretsua.

2018(e)ko otsailaren 4(a), igandea

KRONIKA 2018-02-04

Gernika Atletismo Taldeko bi kide, Espainiako Txapelketarako sailkatuta
Maria Zorroza eta Aitor Uriarte 10 kilometroko eta 3.000 metroko finaletarako txartela lortu dute igande honetan. Silvia Hermida pisu-jaurtitzailea gutxigatik geratu da kanpoan

Gernika Atletismo Taldea
2018ko otsailaren 4a

Maria Zorroza eta Aitor Uriarte atleta gernikarrek Espainiako Txapelketako finaletarako txartela lortu dute igande honetan 3.000 metroko eta hamar kilometroko lasterketetan, hurrenez hurren. Honenbestez, Gernika Atletismo Taldeko bi ordezkariek martxoak eta apirilean Salamancan eta Iurretan (Bizkaian) jokatuko diren lehiaketetan parte hartuko dute, Zorrozak absolutuen kategorian eta Uriartek beteranoetan.
Silvia Hermida gernikarrak, ordea, gutxigatik ez du lortu sailkapena pisu jaurtiketan. Espainiako Txapelketaren emakumezko absolutuen finalean parte hartu ahal izateko gutxienez zortzi metro jaurti behar zuen lau kiloko pisua eta bere jaurtiketa 7 metro eta 30 zentimetrokoa izan zen.
Zorrozak Gimnastika Uliako lasterketan, Donostian, lortu zuen Salamancarako txartela, hamar kilometroak 37 minutu eta 52 segundutan egin baitzituen, sailkatzeko eskatzen zena baino minutu gutxiago. Marka horri esker atleta gernikarra heldu den apirilean Iurretan (Bizkaia) jokatuko den errepideko Espainiako Txapelketan izango da. Lasterketa horretan, gizonezkoetan, Gernika Atletismo Taldeko kide Eneko Zabala ere izango da, honek duela gutxi lortu zuen eta gutxieneko marka egitea.
Uriartek, berriz, 3.000 metroko lasterketan aritu ahal izango du Salamancan, igande honetan Donostian jokatutako pista estaliko Euskadiko Txapelketan 9 minutu eta 29 segunduko marka bikainari esker, eskatzen zena baino sei segundu gutxiago. Denboraldi ona ari da burutzen gernikarra distantzia labur zein luzeko lasterketetan, lokatzean, errepidean zein pistan.



Domekan, Euskadiko Kross Txapelketa. Emaitzok pizgarri dira Gernikako Atletismo Taldearentzat hurrengo domekan, hilak 11, Amurrion jokatuko den Euskadiko Kross Txapelketari begira. Bertara 50 atleta inguru eramango ditu taldeak, kadete, jubenil, junior, promesa eta absolutuen kategorietan. Amurrioko lasterketa izango da krosseko denboraldia itxiko duena eta hasiera emango zaie pistako lehiaketa ofizialei.

Durangora entrenatzen. Horri begira, atleta gernikarrak entrenamenduekin jarraitzen dute eta herrian eta inguruetan atletismo pistarik ez dagoenez, asteon ere hamar gaztek eta euren entrenatzaileek Durangoko pistara joan behar izan dute euren kabuz preparazio saioak egiteko, hala abiadurako eta erdifondoko lasterketetan nola jauzi eta jaurtiketetako modalitateetan.

2017(e)ko urriaren 8(a), igandea

CROSS 3 PLAYAS

Gaur goizean Donostia 3 hondartzetako lasterketa ospatu da, nola ez RunneR Gernika taldeko kideak han izan dira.

Hoy a la mañana en Donosti se a celebrado la carrera de las 3 Playas, como no miembro del equipo RunneR Gernika han tomado parte.

ETORKIZUNEKO TEKNIKARIAK / FUTUROS TECNICOS

Asteburu honetan taldeko 6 kideek 1.Nibela Kirol Teknikaria Atletismoko Modalitatean formakuntzan hasi dute. KIROLENE eta LANDAKOKO pistan egingo dute Durangon.
 
Este fin de semana 6 de nuestros atletas han comenzado la formacion del Tecnico Deportivo en Modalidad de Atletismo Nivel 1. Lo estan realizando en el CPED KIROLENE KIIP y en la Pista de Atletismo de Landako, ambos localizaciones en Durango.

2017(e)ko maiatzaren 16(a), asteartea

BIZKAIKO TXAPELKETA Absolutoa 2017/05/13-14


Asteburu honetan Bizkaiko txapelketa absolutua ospatu da Durangko Landakoko pistan.

Larunbat arratsaldean hasiera eman zitzaion  2 jaurdunalditan banatuta ospatutako txapelketa.

Lehen jaurdunaldian 1.500 metroetako frogan Mikel Ibarrak eta Unai Lobatok parte hartu zuten mutilen mailan, bi txandatan egin zen korrika eta gure atletek bakoitzak txanda batean egin zuen, Uxue Aurrek ere froga berdinean parte hartu zuen, txanda bakarra izan zen eta saria lortu zeuen 2.postua eskuratuz.

Hurrengo froga 400 metrotakoa izan zen Garoa Musatadik parte hartu zuen baina ezin izan zuen bukatu molestia txiki batzuengatik. Eguna bukatzeko 5.000 metroko frogan Aitor Asturias eta Mikel Goitiak parte hartu zuten eta beraien helburuak bete zituzten.

Bigarren jaurdunaldiaria hasiera emateko bi frogetan izan giñen Asier Cisnerosekin jabalinako frogan izan zen 800gm-ko jabalinarekin  32,74m -ko jaurtiketa bat egin zuen eta pistaren bestaldean Jon Ander Asturias izan genuen pisu jaurtiketarekin 7,260kg-ko pisuarekin 8,76m jaurti zituen.

Gure partaidetza txapelketan bukatzeko 800m-ko froga izan zen Uxue Aurrek parte hartu zuen lasterketa on bat eginez, mutilen mailan berriz Paul Gomez, Mikel Ibarra eta Unai Lobatok hartu zuten parte lasterketan oso bizkorrekin.



ZORIONAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


HURRENGO TXAPELKETA: Euskadiko Txapelketa Juvenil-Junior MAIATZAK 27




 

2017(e)ko maiatzaren 14(a), igandea

BIZKAIKO TXAPELKETAK INFALTIL

Asteburu honetan bizkaiko txapelketak ospatu dira Infantil eta Alebin mailan Larunbat goizean, 
Aitor Beaskoetxeak altuerako frogan parte hartu zuen.
Erik Bilbauk 3000m parte hartu zeuen  eta Alexander Costillazek jabalina eta martilloko frogetan parte hartu zuen. Oso ondo konpondu ziren beraien frogetan eta esperientzia polita bizi izan zuten final hauetan. 

Zorionak!!!!!

Gogoratu datorren astuburan bigarren jardunaldia dagoela.